XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Aizer egia orixe!

Emmanuel Audisio deritzaion izparlari sonatu ospatsuak, gaurko Aita Santu agurgarri dan Pio Amaikagarranan itz aitortza eder, bikaiñ, ixpillutzat artu bear giñuzkenak agertzen dizkigu.

Esan dedan izparlari au, bere aurrera aurkeztu zaio: oso aurrera ezpada ere, urrera esan nai nuke beintzat.

Doipuru goralgarria, Castelgaldofo deritzaion txokoan arkitzen da.

Bertara atsedenan billa inguratu da; ¡nekatua baidago lanezko geiegikeriagatik! ta gañera bizkarrean 78 urte dituala egiñ bear da kontu.

Orregatik ba, bakardadean irauten du gaurko eleiz buruak.

Banakaritza edo aministrazio gai batzutan ezpada, ez du beste bixitarik artzen.

Ortatik ikusiko dezute, iñungo periodistak ez daukala berarekiñ ezer egiterik.

Emmanuel Audisiok orregatik, lurrean dan jaun aundienaren iritzia jakiñ nai zuan.

Gaurko gorabera itun ta larriatzazko iritzia alegia: ta eskari bidez lortu du gogo ori betetzea.

Ona emen.

Aita Santuaren idazkaritako batek emandako paper agiriak zer dion: bere zatitxo bat dijoakizute: Izan diteken gauzik gaitz eta zallenetakoa da, gaur egunez alderdi edo leku askotan nabaitzen dan jokerarekiñ pakerik izatea.

Errien artean ta lateerrien artean ez da pakerik izango, abertzaletasun berekoiak irauten duan arte, pakerik ez da izango, aundiak txikia eskubide gabetandik indar maltzur bidez zapaltzen duan arte.

Pio XI ondoren triste negartia datorrela ikusten du, ta beragatik, otoitzan bidez, laño illun traketsak uxatzen asi bear dala dio.

Eusko aberria ere odei beltzez estali ikusten degu, ta au guzia abertzaletasun berekoiak ekarritako ondorena da.

Ebroz arutztik alaiñ eldua ta mardula dan berekoitasunak sortu ditu gure artean ainbat arantza latz minkor.

Pio Amaikagarrena, Austria'ko burua zan Dollfussen eriotzak asko naigabetu du.

Aundiak txikia azpiratu naia or agertu baida garbi garbi.

Berdiñ berdiña da, joan dan eun urtean guk darabilkigun auzia.

Aundiago dan nazio batek beiñ ta betiko ondatu nai gaitu: lur jo arazi nai digu.

Zerbaitegatik sortua da egunetik-egunera lazten ta gogortzen ari dan udal arazoa ere.

Otoitz beroa eskatzen digu eleiz buruak gaurko kristau guziori.

Jarrai dezagun bide oietan barna.

Otoi gogotsu, otoi sutsu, otoi guziok zintzoki.

Fede oneko gizonak ezagutuko aldute eusko nazioaren arrazoi bide garbia.

Basarri.